XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Txotxo: isillik ezpaago, musturreko bi emongo deuadaz txistua baiño ariñago.

- Musturrekuak? Esaten errezago ixaten da, Kose.

- Aor daukazak.

Geiyago nai?.

- Gero zeuk be arpegiya daukazu gero, ta neuk be ukabilla.

- Aor beste bat be.

- Gero zaarrago zara, baina beste beiñ yoten banazu....

- Baitta beste birrittan be, nai baldin badok.

Geiyago?.

- Batxi: testigu ixango zara: iru bidar yo nau beronek lenengo.

Oratu eutsen alkarri.

Emakumak txilioka, txakurrak zaunkaka ta arnasa-oska auskari biak ziarduela, atarietara erdi-iantzita urten eben auzoak.

- Matasa bat azkatutea baizen gatxa edo zailla izaten da auska edo burruka bat adierazotea, batez bere tartean emakumarik badabil.

Ukabilkada asko ta berba iraingarriak ugari artu ebazan aizeak.

Ukabilkada osdunen artean konturakoena Batxik, bakeak egitera ioala, Urabillagandik arturikoa izan zan.

Kose Satika, Urabillak beste indar euki baleu, Urabilla-lako biren bildur etzan izango.

Urabillak barriz euki izan baleuz Kose-ren maltzurkeriak, Kose-lako lauri arpegi emon al izango eutsen.

Urietako erloio edo orduariak pisu astun bi dingilizka daukazala ibilten direan gizan, Urabillak bere beso banatatik Kosepa ta Madalen erdi-dingilizka eukazan, Kosegaz ekionartean.